Breadcrumb

cdhernani

Datorren asteartean sariak emango zaizkie 2016. urtean kirolari eredugarri izan diren hernaniarrei. Arratsaldeko 18:30etan kirol festa ospatuko da Hernaniko kiroldegian eta bertan izango dira Igor Genua Hernaniko errugbi taldeko jokalaria, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi paleta gomako jokalariak, eta Inaxio Sanz eta Joxe Zuza mendizaletasuna pizteko lanean arituak.

ibilbidea

Hiru sari banatuko dira. Gizonezko kirolarien saria Genuak jasoko du: Rio 2016ko Joko Olinpikoetan hartu zuen parte Espainiako errugbiko selekzioarekin. Palariak ere ez dira atzean gelditzen eta emakumezko kirolariena hauek jasoko dute; Irazustabarrena eta Huizi Munduko txapeldunordeak dira 22 azpiko mailan. Azkenik, kirol ibilbidearen saria Inaxio eta Joxe mendizaleak jasoko dute. Aspaldidanik dira CD Hernaniko bazkideak eta hauek ere omenduak izango dira hilaren 27an.

 

Giro ezinhobea izango da eta omenaldi polita espero da; urtea amaitzeko ekitalde ezinhobea. Anima zaitezte!

igor genua
 

amaia