Ongi etorri
Zubipe, neska-mutilek futbolean jokatzen duten lekua da eta zaleek gure taldeek gozatzen dute. Balore onek lekua eta indarkeria kanpo uzten duten lekua da
Azken berriak

Orain dela 70 urte eraiki zen C. D. Hernaniko lehen futbol zelaia. 1950eko abuztuaren 27an, igandean, Realeko jokalariz osatutako bi taldeen arteko partida batekin, Hernaniko zenbait jokalarirekin batera, Txantxillako zelaia inauguratu zen. Garaiko kroniken arabera, zelaia gainezka egon zen eta palkoan Hernaniko alkatea, Tiburcio Aguirre klubeko presidentea, Federazioko presidentea eta Hernaniko eta Realeko zuzendariak zeuden. El Diario Vasco, la Hoja del lunes eta La Voz de España egunkarietan argitaratutako garaiko argazki eta kronikak. Urte berean, martxoaren 26an, Hernani Molins Kopako txapeldunordea izan zen Berazubin jokatutako finalean Bergarako Izarraren aurka bina berdindu ondoren. Hemen dituzute kronikak: DV1950-08-27 , DV1950-08-29 , La Voz1950-08-27 , La Voz1950-08-29 eta Hoja del lunes1950-08-29 Eskerrik asko medio guztiei eta Koldo Mitxelenako kulturguneari irudiak erabiltzeagatik