Diseño del blog

Txantxilla zelaiaren inaugurazioa

1950eko abuztuaren 27a, igandea Txantxilla inauguratu zen

Hemen parte hartu zuten jokalariak. Zutik, ezkerretik laugarren Fermin Cuesta.
Orain dela 70 urte eraiki zen C. D. Hernaniko lehen futbol zelaia. 1950eko abuztuaren 27an, igandean, Realeko jokalariz osatutako bi taldeen arteko partida batekin, Hernaniko zenbait jokalarirekin batera, Txantxillako zelaia inauguratu zen.
Garaiko kroniken arabera, zelaia gainezka egon zen eta palkoan Hernaniko alkatea, Tiburcio Aguirre klubeko presidentea, Federazioko presidentea eta Hernaniko eta Realeko zuzendariak zeuden.

El Diario Vasco, la Hoja del lunes eta La Voz de España egunkarietan argitaratutako garaiko argazki eta kronikak.

Urte berean, martxoaren 26an, Hernani Molins Kopako txapeldunordea izan zen Berazubin jokatutako finalean Bergarako Izarraren aurka bina berdindu ondoren.
Eskerrik asko medio guztiei eta Koldo Mitxelenako kulturguneari irudiak erabiltzeagatik
Por websitebuilder 26 de agosto de 2020
El domingo 27 agosto de 1950 se inauguró el campo de Txantxilla
Más entradas
Este sitio web utiliza cookies para proporcionarle la mejor experiencia en línea. Al utilizar nuestro sitio web, acepta el uso de cookies. Más información.
×
Share by: